XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urriaren 15'etik bururaino, aste egun guziez, goizeko mezan, eliza bai gizonez eta bai emaztez betexea zagon; bainan arrats guziez, zazpiak eta erditako koka ahala betea.

Etxe zaina, ezindu xahar edo haur ttipiegi zonbait salbu, armendariztarrak gau guziez elgarretaratzen ziren.

Bideak ez orai bezala mundrunastatuak izanez, Karrikatik ikusten ginituen, mendixkeri beheiti eta xoko guzietarik, lanterna argiak lagun, jendeak elizarat johan.

Hameka orenetan, beraz katixima tenorean, gure aldi!.

Alta erran dezaket Goity jaun erretorarekin ere arras gastatuak ginela; bainan haiek berri izanki eta bi misionesteri beha xoraturik ginauden.

Konferientziak deitzen ginituen haiek zaizkitan paregabeak!.

Aita Duhalde aldare gainetik mintzo, eta noiztenka Aita Athor beheretik, brixt! xutitu eta harek erranen jaukitzen hasten zen.

Beharrik, predikua hasi aintzin Aita Duhaldek erraiten zuen hura zela Jainkoaren izenean mintzo, eta behereko hura debruaren abokat bezala.

Aita Athorrek bizpahiru hitz jalgi orduko, gizonak galerietan irriz hasten ziren.

Norbaitek sinetsarazi behar guri bi misionestak aintzinetik hitzartuak zirela!.

Landibarren gertatuaren arabera, ez zitakeen Athor ere beti debruaren abokat bezala mintzo.

Predikatzen ari zen batez, galerietan aditu omen zuen norbait goraki murmurikan, eta gizon debrua ez ixiltzen!.